XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IZPARRAK

Euzkera aldez.

Bilbao'ko Euzko Gastedijak egin dau ipuin-sariketea, umientzako euzkel ipuiñak argitaltze.

Oneri, ta sarijak irebazi dabezan beste gustijeri, poz-agurra dagitsegu, eskerrak emonik euren lan orrekaz geure euzkera kutuna aurrera bultzatu dabelako; ta Euzko: Gaztedijari diñotsagu, bere asmo ori onestu ta txalokatuten dogula,euzkerari eustea geure siñiste ta ekandu onak jabotea dalako.

?Mutillak! Ori dok ori ? Ogetamabost ipuin urte baten! Urrengo urtean beste ainbeste egin daizuezala.

Eibar'tik izpar ona.

Agur JAUNGOIKO-ZALEN artezkari agurgarrija: Izpartxo on bat emon biar deutsut, illoroko zeure ingitxo mamintsubaren egaltxo baten imini gura badozu be.

Eibarr'an, euzkel-erri uts utsa danarren, ez dakust gaurdaño ezetariko euzkel idazkunik baña aurrerantzian bai-dakuskegu; geure lagun on-on aldratxoko batek ikusirik euzkeldunai euzkeraz egitia gauza zuzena dala, bere anai-arrebakin naste erabagi eban, euraen guraso ildakuei illartitz eder bat egitiau idazkuna genre izkuntzan jarririk.

Ba emeko obitegijan irakurten da euzkel idazkun bakarra onetara: Ilartitzeko izenik argitaltzerik ez dabela nai uartu deusku Eibar tar Jaungoiko ta Euzkelzale zintzo onek, eta origaitik ipini doguz izen ordeak.

Ondo baño obeto eresten dogu eleizan, nai ildegijan, nai beste edozein tokitan, iragarrijak eta beste agiriko idazkunak euzkeraz ipintia.

Orixegaitik geure ikurritza da Euzkeldunei Euzkeraz; eta Jaungoikuaren laguntasunaz laster argitalduko doguz onetariko beste idazkun batzuk.

ARTEZEK

Izpar baltzak.

Orrilla 2n il zan Bermeon Jaunaren besuetan Atxirika-Arana'tar Kosma, geure bazkide Jenaro'n aita zana.

Beroni geure biotzetiko tamala dagertsogu, ta zuri irakurrle on orri otoitxo bat bere aldez dasketzugu.

Bagilla 7.n il da Gernikan, gexo gogo batez, Ormaetxebarria'tar Bonipagi jauna, bertoko txaunburu ta Artzipreste zana, ondiño 46 urte baño ezeukazala.

Arimazain ona zan, eta euzkeldun bikaña, ta ondiño gomutan eukiko dabe bere lagunak, Gazteizgo Abade ikastetxean euzkeraz eta euzkeraren aldez egin eban itzaldi sutsua, bertan ikasle zala.

Otoi bana dagigun geure anayaren aldez.

G.B.